Taldeentzako alojamendua
Leku ezin hobean kokatuta eta zerbitzu eskaintza handi batekin, Atalaia Claret alojamendu aproposa da talde, elkarte eta enpresentzat. 161 lagunentzako lekua dauka, gure gelak guztiz ekipatuta daude eta guztiek daukate interneterako konexioa, bainugela propioa eta egokiak dira mugikortasun urritua duten pertsonentzako.
Gainera, hainbat ekitaldi edota bilera mota egiteko balio anitzeko eremuak ditugu, talde bakoitzaren beharrizanen arabera. Zerbitzu karta osatzeko, hauek dauzkagu: arbela digital interaktiboz hornitutako bilera-gelak, irakurketa eta telebista gelak, beharrizan berezietarako egokitutako menuak ematen dituen jatetxea,liburutegia , kapera , garbilekua , igerileku klimatizatua eta kirol-pistak, beste batzuen artean. Azken finean, natura-gune lasai batean erosotasun guztiez gozatzeko lekua.