ONURADUNAK

Atalaia Clareteko instalazioak erabiltzeko orduan lehentasuna dute 30 urtetik beherako gazteek, denbora libreko taldeek eta gazte elkarteetako edota ikastetxeetako kide direnek.

Bigarrenik, legez eratutako gainerako taldeek edo, legez eratuta egon ez arren, funtzionamendu iraunkorra egiaztatu dezaketenek eta 30 urtetik beherako pertsonek eratzen dutenek.

30 urtetik beherako kideak dituzten eta legez eratuta dauden gainerako elkarteak.

Familiak eta kirol taldeak. Taldeetan gutxienez 10 kide egon beharko dira.